saskibaloian aritu eta teknika hartzeko aukera jarri dute datorren astean, Gabonetako oporrak aprobetxatuta. Asteazkenean eta ostegunean izango dira, bi txandatan banatuta: Hasteko, 09:30etatik 11:00etara, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek, eta infantil mutilek (DBH 1-2) izango dute aukera. Eta ondoren, DBH 1 eta 4garren maila bitarteko neskek, 10:45etatik 12:15etara.
Izarren arteko partiduak,
datorren larunbatean
Eta urtea bukatzeko, partidu berezia antolatu nahi izan dute, beraiek dioten moduan, izarren artekoa. Batetik, jokalari ohiak; bestetik, senior taldea. Datorren larunbatean jokatuko da, Kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan hasita. Espektakulua, ziurtatuta.