HERNANIKO errugbi jokalariak goi mailan ari dira, egunetik egunera, joko eta teknika hobearekin. Egindako lanaren ordaina jasotzen ari dira orain. Azken hilabeteetan Emakumezkoen selekzioko entrenamenduak ari dira izaten, eta gaur dute hurrengo saioa. Bertan izango dira, Hernaniko lau jokalari: Amets Castrejana, Maialen Aranegui, Anabel Perez eta Leire Rodriguez.
Selekzioa, Txapelketa Autonomikoa prestatzen
Euskadiko selekzioa Txapelketa autonomikoa ari da prestatzen buru belarri, eta horren harira, azken asteetako entrenamenduak. Gaurkoa Arrasateko Mojategi zelaian izango da, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Saioa, Andoni Samperiok zuzenduko du. Entrenamendu honetan, estreinekoz, Nafarroako jokalariek hartuko dute parte.