Gabonetako kontzertuen barruan, bi emanaldi izango dira asteburu honetan. Gaur bertan, Ozenki abesbatzak eta Musika Bandak elkarrekin eskainiko dute emanaldia. Iluntzeko 20:00etan izango da Milagrosan. Ainara Ortega aktore eta abeslari hernaniarraren laguntza ere izango dute. Gabon kanta herrikoiak abesteaz gain, gospel abestiak ere eskainiko dituzte. Denera 17 bat abesti interpretatuko dituzte.
8 pieza, txistu eta biolin
doinuetan
Urtero bezala, Txistulari Bandak ere kontzertua emango du bihar, Gabonen bueltan. Oraingo honetan, bi biolinjole izango ditu lagun. Denera, 8 pieza joko dituzte Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean. Kontzertua 13:00etan izango da Milagrosan.
Gaurko kontzertua
Ozenki abesbatza:
- Aintzinako hiru doinuko
- Hator hator
- Elurra mara mara
Hernaniko Musika Banda:
Bakarlaria: Ainara Ortega
- Santa Claus is coming
- The christmas waltz
- Let it snow
Abesbatza eta banda:
- Somewhere in my memory
- Birjiña maite
- Gospel train
- A festive christmas celebration
Biharko kontzertua
1. Bendaña
2. Otsango
3. Barandio
4. Gau erdian
5. Din, dan, don
6. a) Noche de paz
b) Gabaren zoragarrian
7. Ana Mari
8. Zorionak