Sozialistek bat egin dute umeentzako opari bilketarekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 21a, 01:00

Gipuzkoako Gazte Sozialistak ari dira kanpainarekin. Gurutze Gorriak jasoko ditu opariak, ondoren umeei emateko. Urtarrilaren 2ra bitarte bilduko dira opariak, Casa del Pueblon. Bihar, berriz, festa antolatu dute.

Hernaniko sozialistek bat egitea erabaki dute Gi­puzkoako Gazte Sozialis­tek martxan jarri duten kan­painarekin: Oparitu irribarre bat. Umeentzako opariak biltzen ari dira. Gurutze Gorriak jasoko ditu herrita­rrek emandako opari horiek eta ondoren, behar gehien duten umeen artean bana­tuko dituzte. Bilketa astelehenean hasi zen eta urtarrilaren 2ra arte luzatuko da. Ekimen hau lagundu nahi duten herritar guztiek Hernaniko Casa del Pueblora eraman ditzakete opariak. Edozein motatako opariak izan daitezke, baina batez ere, jostailuak izatea komeni dela azaldu dute.

Urtea agurtu eta berriari ongi etorria egiteko festa, bihar
Urteroko festa antolatu dute bihar Hernaniko sozialistek. Eguerdiko 12:00etan hasiko da eta luntx batekin buka­tuko da. 2013 urtea agurtuko dute festa giroan eta 2014ari ongi etorria egin. Sozialisten egoi­tzan izango da (Elkano 11, behea) eta hernaniar guztiei luzatzen diete gonbitea. Bide batez, Gabon zorion­tsuak eta 2014 urte zorion­tsua opa dizkiete herritar guztiei: «Zorionak eta urte berri on».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!