Karabelen etxea botako dute, goizean

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 21a, 01:00

Errioaren ondoko bigarren etxea botako dute gaur goizean eta Portu eta Karabel bitarteko bidea itxita egongo da, 09:00etatik 12:00etara.

Karabeleko zubiaren ondoko bigarren etxea bihar goizean botako dute, eta Portu eta Karabel arteko bidea itxita egongo da goizeko 09:00etatik 12:00etara. Karabeleko urbanizazio proiektua dela eta zubia eta zubi ondoko hiru etxeak botako dituzte. Bat bota zuten, eta bihar botako dute bigarrena. Eguzki Alde baserria aurrerago botako dute, eta Karabelgo zubia botatzeko oraindik sei bat hilabete pasako dira, Kronikak jakin ahal izan duenez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!