Santo Tomas Eguna gaur, herriko hainbat txokotan

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 21a, 01:00

Lizeagan, Orkolagan, Sagastialden, Goiz Eguzkin, Gazte Txokoan... antolatu dute festa. Urnietan ere, ospatuko dute eguna, arratsaldez.

Santo Tomas Eguna da gaur eta herriko hainbat txokotan festa antolatu dute. Egunak merezi duen bezala, txisto­rrarik ez da faltako.


Txistorra postua gaur, eta Olentzero lehiaketa bihar, Lizeagan
Lizeagako Gibelalde auzo el­kar­teak postua jarriko du 18:30etatik 21:00etara. Txis­to­rra jateko aukera ederra izan­go da Victor Hugo ka­le­ko 4ga­rren zenbakiaren pla­zoletan. Bestalde, bihar, Olentze­ro-panpinen lehiaketa izan­­­go da. Maketak 12:00ak baino lehen utzi behar dira elkar­tearen egoitzan (Larra­mendi 11, behea). Ondoren, erakus­ketan jarriko dira 12:00etatik 13:00etara.


Egun osoko festa, Orkolagan
Anboto tabernak ere eguna ospatzeko jaia antolatu du Orkolagan. 12:00etatik aurre­­ra haur jolasak izango dira, Toka Txapelketa, sokatira eta txingak. Sagardo eta txistorra probaketa ere izango da gerturatzen den guztiaren­tzat. Ondoren, baz­karia eta Gabonetako Mus Txapelketa berezia antolatu dute. 16:00e­tan izango da hori. Eta eguna bukatzeko, kontzertuak: Vo­mi­to, Krisis eta No Hope.


Sagastialden, Goiz Eguzkin, Gazte Txokoan eta Goiz Argin
Goiz Eguzkiko kideek urtero bezala ospatuko dute Santo Tomas Eguna. 11:00etatik aurrera, txistor jatea izango dute eta udazkeneko karta joko eta herri jolasetako sari banaketa ere bai. Sagastialde elkarteak 19:00e­tan egingo du txistor jatea eta bere bazkide eta la­gun guztiak gonbidatzen ditu ber­tara azaltzeko. Eta herri osoa­ri jai zoriontsuak opa dizkio. Gazte Txokoan, berriz, gaztetxoentzako izango da txistorrada. Eta Goiz Argi tabernan ere txistorra pintxoak bana­tuko dituzte 19:00etatik aurre­ra, tragoaren truke. Ho­rrez gain, trikitilariek taber­na eta kalea girotuko dute. Arratsalde eta gau partean, gainera, euskal musika ja­rriko dute.


‘Libre’ zapi naranjak janzteko deia
Libre dinamikaren barruan, herritarrei dei egiten diete zapi naranjarekin ibiltzeko Gabonetan. Eta gaur, Garin kanpoan, txistorraz gain, zapiak egongo dira salgai.


Urnietan, sagar tarta lehiaketa
Urnietan arratsaldeko festa an­tolatu dute eta besteak bes­te, sagar tarta lehiaketa. Parte hartzea irekia da eta tartak 16:00etatik 19:00etara aurkez­tu behar dira udale­txe­ko arku­petan. Parte hartzaile ba­koi­tzak txanpain botila bana ja­soko du eta sariak izango dira aurreneko bi sailkatuentzat. Eta 18:00etatik aurrera izango dira: txistor jatea, gaztain erre­ak, taloak, sagardo txapelketa, saskiaren zozketa...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!