Karabelgo zubiaren ondoko bigarren etxea bihar goizean botako dute, eta Portu eta Karabel arteko bidea itxita egongo da goizeko 09:00etatik 12:00etara.
Karabelgo urbanizazio proiektua dela eta Karabelgo zubia eta zubi ondoko hiru etxeak botako dituzte. Bat bota zuten, eta bihar botako dute bigarrena. Eguzki Alde baserria aurrerago botako dute, eta Karabelgo zubia botatzeko oraindik sei bat hilabete pasako dira, Kronikak jakin ahal izan duenez.
Bihar botako duten etxea berez geroxeago bota behar zuten, baina istripu material batek eraginda, bihar botatzea erabaki dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!