Hernaniko hainbat auzo eta elkartetan ospatuko da Santo Tomas

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 20a, 01:00

Hernanik Santo Tomas kutsua hartuko du gaur eta bihar Hernaniko hainbat auzo eta elkartetan ospatuko baitute festa. Gaur Inmakulada ikastetxean produktu desberdinetako postuak izango dituzte goizean, eta denak gonbidatuta daude azaltzera. Bihar, Sagastialde elkartean 19:00etan da txistorrada eta bazkide guztiak gonbidatuta daude. Orkolagan festa antolatu dute haurrentzat, 12:00etatik aurrera, toka txapelketa, sokatira eta txingak eta baita sagardo eta txistorra dastaketa ere; ondoren bazkaria, eta 16:00etan mus txapelketa; gauean kontzertuak: Vomito, Krisis, No Hope. Lizeagan, Gibelalde elkarteak 18:30etatik 21:00etara txistorrada jarriko du. Garin taberna kanpoan ere txistorra postua jarriko dute eta kolore naranjako Libre zapia erosteko aukera izango da. Dei egin dute Gabonetan zapi naranjarekin ibiltzeko. Horrez gain, Goiz Argi tabernan txistorra pintxoak banatuko dituzte 19:00etatik aurrera, edariaren truke. Trikitilariak ere izango dira eta euskal musikarekin girotuko dute taberna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!