Txapelketa azkarra jokatuko dute gaur eta bihar, Henaniko benjamin mailako pelotariek. Etorkizuneko pelotariak ikusi nahi dituenak aukera ederra izango du, momentu honetan klubean dauden 27 pelotariak ikusteko. Partidu bat baino gehiago jokatuko dute gaztetxoek, eta erakutsi ahal izango dute denboraldia hasi zenetik ikasitakoa.
Gaur bi orduz ariko dira, 16:45etatik 18:45etara, eta bihar egun guztian, 10:00etatik 20:00etara. Onenentzat sariak izango dira, eta parte hartzaile guztientzat opariak jarriko dituzte.
Emakumea Pilotari gaur
Zarautzen jokatuko da gaur Emakumea Pilotari pala txapelketako 7garren jardunaldia. Bertan ariko dira, 19:00etatik aurrera: Tijero-Muga/Indo Aizpurua; Arruti-Lukas/Gutierrez-Perez. Ondoren, lehenengo mailako final erdia izango da.