Kirol Sariak banatuko ditu gaur Udaleko Kirol Sailak, hernaniarrek kirol munduan egindako lana eskertzeko. 8 hautagai daude eta lau sari: Kirolarien Saria emakumezkoentzat, Kirolarien Saria gizonezkoentzat, Babes Saria eta Hernani Saria. Emakumezkoetan, 3 dira hautagaiak: Esther Lopez boleibol jokalaria, Amaia Irazustabarrena palista eta Ainhoa Gaspar gimnasta. Gizonezkoetan, berriz, bi hautagai daude Kirolari Saria jasotzeko: Ioritz Arrieta pelotaria eta Peru Alfaro triatleta. Babes Saria jasotzeko hautagai bakarra dago eta bera izango da saritua: AMR Refractarios S.A. enpresa. Hernani Saria jasotzeko ere, bi hautagai daude: Miguel Angel Garin (atletismoa) eta Batis Larburu (arrauna). Hautagaiak kirol elkarteek proposatu dituzte eta ondoren, beraien bozkaren bidez erabaki dituzte aurtengo irabazleak. Gaur jakingo dira nortzuk diren sarituak.
Kirol instalazioei buruzko ondorioak, sari banaketaren aurretik
Sariak banatu aurretik, kirol instalazioei buruzko hausnarketaren emaitzak eta konpromisoak azalduko dituzte. Gai hau lantzeko, lau foro antolatu zituen Udalak eta bertan bildutako datuen berri emango dute. Herritar guztiei luzatzen diete gonbitea.