Lau saski zozketatuko dira bihar eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 19a, 01:00

Gabonetako lau saski zoz­ketatuko dira bihar eguerdian, 12:00etan, Biteri kultur etxean. Opariz betetako saskiak dira eta ez edonolakoak, Berriak-eko dendariek emandako sariak baitira. Badago asteburu pasa bat Kanta­brian, janari loteak, arropa, aurpegi garbiketa sesioak... baita tablet bat ere!
Urtero antolatzen dute Be­rriak-ek eta Hernaniko Kro­nikak gabonetako zozketa, eta gero eta arrakasta haundiagoa du jendearen artean. Aurten ere errifa asko saldu dira, eta ez da gutxiagorako,  sariak ikusita.

Lau saski, opariz beteak
Lehendabiziko hiru saskietan 10-15 sari inguru izango dira. Errioguardan afaria, Urumea burdindegiko labana sorta, Portalondoko maletin bat, Adarragako turroia... era guztietako sariak izango dira. Oindik jarritako ardoa, Ame­garrek kafetera, Aitor Peñak 5 litro olio... Aralarrek Arnegui Magnum kaja... Telemarrek jarritako tablet bat... Lauga­rren saskia berriz, nola ez ez, urtero bezala, Hernani Bi­daiak-ek jarritako asteburu pasa izango da, eta horri la­guntzeko Kaixok jarritako bidaia-poltsa bat.  Aurtengo bidaia, Kantabrian asteburu pasa agroturismo batean.

«Ez errifarik bota sari guztiak banatzen diren arte»
Larunbatean argitaratuko du Hernaniko Kronikak zein di­ren saskietako irabazleak. Hor­tik aurrera zazpi egun emango dira errifak aurkezteko. Saskiren bat banatu gabe geratzen bada, abenduaren 27an beste zozketa bat egingo dute Berriak-ek eta Kronikak. Berriz ere saskia banatu gabe geratuko balitz, urtarrilaren 3tik aurrera Kronikan entregatzen diren errifa guztien artean zozketa egin eta batek irabaziko du.
Horregatik, arduradunek jakinarazi nahi dute ez bota­tzeko errifak sari guztiak ba­natzen diren arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!