‘Ataramiñe’ koadernoa aurkeztuko dute gaur Garinen, errepresaliatuen lanez osatua

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 19a, 01:00

Ataramiñe izeneko koa­dernoa urtero ateratzen da, euskal errepresaliatu politi­koek egindako literatur lanez osatua. Aurten 13garren alea kaleratu dute, eta Hernanin ikusteko aukera izango da, gaur, 19:00etatik aurrera, Gari­nen.  Joxe Karlos Apeztegiak egingo du aurkezpena, Her­nanin bizi den iruñarrak, eta besteak beste azalduko du zer den Ataramiñe, eta aurtengo aleak zer biltzen dituen.

Literatura, poesia, bertsoak... eta gehiago
Era guztietako lan literarioak biltzen ditu koaderno honek. Gehiena presoen kartzeletako egoerari buruzkoak dira, baina badira bestelako lanak ere. Poesia, bertsoak, ma­rrazkia... denetik dauka koadernoak. Izaera kolektiboa dauka koadernoak, prota­gonista batek baino gehiagok egina delako. Euskeraz idaz­ten dute gehienek, baina badira gaztelerazko testuak ere, eta horrez gain, bada bat, berezia, galegoz idatzia da­goelako. Hori guztia marrazki eta komikiez lagunduta dago, eta egileen izenak ere biltzen dira bertan. Zein eta ze es­petxetan dagoen...

Ale batzuk salgai izango dira Garinen bertan
Aurkezpena egingo duen kideak berak idatzitako tes­tuak ere baditu koaderno ho­nek, eta aukera izango da ber­tan eskuratzeko, ale batzuk eka­rriko baitituzte aurkez­penera. Arratsaldeko 19:00­etan hasita, Garin tabernan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!