Harreman onak bultzatzeko asmoz, Harremonak egitasmoa dauka martxan Hernaniko Udalak eta horren barruan, Plax! zerbitzua dago gazteentzat, hau da, sexuaren aholkularitza zerbitzua. Hilabetean behin elkartzen dira adin ezberdinetako gazteak eta gaur izango da urteko azken saioa. Herriko gazte guztiei luzatzen diete gonbidapena, plazerra plazara atera dezaten. Eta honako galdera luzatu dute: Sexkatzeizu gorputzak?
Bakarkako kontsultak,
jolasak...
Plax! zerbitzuan, sexua edo sexualitateari buruzko bakarkako kontsultak egiteko aukera dago. Horrez gain, jolasak egiten dituzte, zentzumenak lantzeko, besteak beste.
Plaza Feministan elkartzen dira (Aristizabal 7, Txantxilla) 16:30etatik 19:30etara.