Xabier Salaberria eta Oihan Zugasti hernaniarrek Burlatako Txapelketa irabazi dute. 18-17 nagusitu zitzaizkien Zizurko Zabalza eta Igoari. Lau pelotariek oso ondo jokatu zuten eta markagailua berdinduta egon zen partidu osoan. Zugasti atzelariaren ihesaldiak erabaki zuen norgehiagoka. Azken honekin, 6garren txapela lortu dute Hernaniko pelotariek, denboraldi honetan.
Esnaola-Murgiondo, finalean
Gipuzkoako Txapelketan, Esnaola eta Murgiondo seniorrak finalerako sailkatu dira, hirugarren mailan. Finalerdiko bueltako partidua galdu egin zuten 22-18 behar zenaren aurka, baina sailkatzeko beharrezkoak zituzten 18 tantoak lortu zituzten.
Pagola-Lazkano kadeteek eta Cisneros-Rodriguez jubenilek, berriz, galdu egin zituzten finalerdiak. Dena dela, azpimarratzekoa da txapelketa guztian erakutsitako maila. Kadeteek, esaterako, bi partidu bakarrik galdu dituzte.