Kolonbiar kulturari buruzko tailerra izango da gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 18a, 01:00

Afrikak Kolonbian utzitako herentziaz ariko dira. Kolonbiako dantza folklorikoa eta egungo hizkuntza aztertuko dituzte, 19:00etan Biterin.

Tailerra eta hitzaldia antolatu ditu Amher elkarteak gaur, Etorkinen Egunaren harira. Kolonbiar kulturaz ariko dira eta bertan Afrikak utzitako herentzia aztertuko dute. Zehazki, Kolonbiako dantza folklorikoa eta egungo hizkuntza landuko dituzte, tailer praktiko baten bidez. Helburua da, kultur aniztasunaren aberastasunaz jabetuaraztea. Biterin izango da iluntzeko 19:00etatik aurrera eta Henry Ibargüen Murillo irakasleak zuzenduko du saioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!