«Erraustegia egin gabe, herritar guztien osasunak irabazi du»

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 17a, 01:00

«Erraustegia Zubietan ez egitea guretzat eta gure seme-alabentzat egundoko albistea da». Hori adierazi zuten Zu­bietan Hernani, An­doain, As­ti­garraga, Donos­tia, Her­nani eta Lasarte-Oria­ko Alka­teek.

Partzuergoak hartutako
erabakia

Erraustegia ez da egingo Zu­bietan, Hon­dakinen Par­tzuer­­goak hala erabaki baitzuen orain dela hilabete batzuk. Era­­baki horren aurrean, Zu­bieta inguruko sei herrik adie­razpen instituzionala ka­­leratu dute, eta herritarrak zoriondu egin dituzte. «Urte luzez sufritu behar izan dugu planta toxiko horren mehatxua, baina dagoeneko esan daiteke mehatxu hori iragana dela». Osasun arazoei erreparatu die batez ere, erraustegia kritikatzeko garaian: «jakina da horrelako planta batek to­xikoak isurtzen dituela airera eta minbiziagatiko heriotza 9 aldiz handiagotzen dela in­gu­ruko herrietan».

Baina beste arrazoi batzuk ere aipatu dituzte. Horietako bat, ekonomikoa: «krisi ga­raian 400 miloiko proiektua ezin zuen jasan Gipuzkoak».
Beste arrazoi bat, inguru­menekoa: «Europak dio 2020­rako birziklatu daitekeena ezin dela erre... Erretzean oi­na­rritutako kultura batetik, bir­ziklatzean oinarritutako kulturara pasatzeko, ezinbes­tekoa zen errauskailua alde batera uztea».

Zero Zabor, hurrengo pausoa
Erraustegia ez egitea ez da azken pausoa izan, Alkateen hitzetan, eta Zero Zabor po­litika zabaltzea aipatu dute, etorkizunean egin beharreko bide bezala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!