Behin goizeko saioa bukatuta, bazkaltzeko tartea izan zen. Bertsolariek zein bertsozaleek, arratsaldeko saiorako indarrak hartzeko aprobetxatu zuten. Bertsozale Elkarteak prestatutako menu ederra jan zuten batzuek, eta beste batzuk kanpora atera ziren, taberna edo jatetxeetara. Dena dela, gehienek etxetik ekartzeko plana egin zuten eta parkinean aurkitu zuten euren txokoa. Hernaniko koadrila ugari ikusi ahal izan ziren, patata tortilla, arroza, petxuga eta beste hainbat jaki konpartitzen. Sagardo edota ardoaren laguntza ere izan zuten. Halaxe ibili ziren, besteak beste, Hernaniko 10 gazte. Tripa beteta, arratsaldeko saioa hasteko gogoz harrapatu zituen Kronikak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!