Gabonak gainean dira, eta Ereñotzun ere, Eguberritako kontzertuak antolatu dituzte. Etzi izango dira, 19:00etan, elizan. Lehendabizi Txirrita ikastetxeko ikasleek kantatuko dute; eta Doinu Zale musika eskolakoek, ondoren. Bukatzeko, Ozenki Abesbatzak kantatuko du; eta merienda goxo-goxoa ere, prestatzekoak dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!