Martuteneko presoei eramateko artikuluak biltzen ari da Hernaiko parrokiartea. Arropa, oinetakoak... eta bestelakoak jasotzen ari dira eta gogoratu dute, asteazkenera arte izango dela eramateko aukera; parrokiko bulegoko ordutegian jasoko dituzte.
Mezak, Adiskidetze ospakizunak direla eta
Abenduko egun hauek Adiskidetze ospakizunerako egunak izango dira. Hori horrela, hiru meza izango dira: asteazkenean Floridan, 19:00etan; ostiralean, Ereñotzun, 19:00etan; eta datorren astelehenean, San Joan Bataiatzailean, 19:30etan.
Formaziorako bi saio
Azkenik, Formaziorako saioak ere, antolatu dituzte aste honetan. Asteazkenean eta ostiralean izango dira, 20:00etan, Atetxikietan. yy