Gabonen bueltan antolatutako ekintzez blai izango da herria, datozen asteetan. Kantuz abesbatzaren eskutik, Gabon kanten jaialdia izango da gaur. Herriko zazpi abesbatzek hartuko dute parte, 20:00etan hasiko da emanaldian; zita San Joan Bataiatzailea parrokian. Parrokiko koruak, Goiz Eguzkik, Inmakulada Ikastetxeak, Ozenkik,, Musika Eskolako Abesbatzak, Musika Eskolako Dakapo abesbatzak, eta Kantuzek hartuko dute parte. Abesbatza bakoitzak bina abesti kantatuko ditu eta azkenekoa, guztiek elkarrekin.
Ibaetako abesbatza
gonbidatua, larunbatean
Larunbatean ere izan zen abesbatza emanaldia. Euskal eta Gabon giroko kantak abestu zituen Ibaetako koroak Milagrosan, Kantuzek gonbidatuta. 60 abeslaritik gora etorri ziren, 14 kantuko errepertorioarekin. Eta Milagrosara gerturatutakoek gogotik txalotu zituzten.
Hiru kontzertu, aste berean
Gabon giroko beste hiru kontzertu ere, izango dira aste honetan: asteazkenean Musika Eskolako perkusio eta teklatuak; Ozenki abesbatza eta Hernaniko Musika Banda, larunbatean; eta Txistulari Banda eta Hernaniko Musika Banda, igandean.
ABESTIAK
Parrokiko Korua: Zuz: Juan Jose Arregi. Niño lindo eta Haur eder baten bila
Goiz Eguzki: Zuz: Javier Zubimendi. Aurtxo Maitagarria eta Adeste Fideles
Inmakulada Ikastetxea: Zuz: Maite Crespillo. Alleluia eta Mesias sarritan
Ozenki: Zuz: Imanol Kamio. Ez dizut nik eta Kanta dezagun
Musika Eskolako Abebatza: Zuz: Garbiñe Orbegozo. Dios te salve eta Mariaren semea
Musika Eskolako Dakapo: Zuz: Garbiñe Orbegozo. Gaudete eta Bi euskal Gabon kanta
Kantuz: Zuz: J.M. Usandizaga. Orra Mari Domingi eta Elurra mara mara
Elkarrekin: Zeru lurren errege