Pasa dira lau urte eta bertsolaritzak badu txapeldun berria: Amets Arzallus hendaiarra. Askoren ustez, inoizko finalik osoena izan zenean, sekulako espektakulua eman zuten zortzi bertsolariek. Maialen Lujanbio hernaniarrak bikain defendatu zuen txapela, baina hendaiarrak lortu zituen puntu gehiago eta sari preziatua. Eta txapela ematen, berriz, ixilpeko lanean jardundako beste txapeldun haundi bat: Juanito Dorronsoro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!