Partidu berdinduan, eskura egindako akatsek jarri zuten balantza Vigoren alde

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 16a, 01:00

Beharrezkoak ziren lau puntuek ihes egin zuten atzo Landaretik. Aukera ederra zuen atzo Hernanik Vigoren kontra irabaziz gero, sailkapenean gora egin eta bigarren bueltari ekiteko nahikoa puntu lortuta. Ez zen hala izan, 26-31 galdu baitzuten. Hala ere, partidua orekatua joan zen, markagailua batzuren eta bestearen alde izan baitzen 80garren minutura arte.

Atsedenaldian, berdinketa
Hasi bezain azkar jarri ziren vigotarrak aurretik, Urru­bu­rok gauzatutako zigor kolpea medio. Etxekoek ez zituzten m­inutu asko behar izan erantzuteko eta Genuaren bi­tartez berdinketa lortu zuten. Galiziarrek 17garren mi­nu­tuan egin zuten aurre­neko­ entsaioa. Genuaren beste gauzaketa bat iritsi zen segidan. Atsedenaldira­ko minutu gutxiren faltan, hernaniarrek baloia zabaldu, eta Manex Casadoren eskutik etorri zen entsaioa. Hala, 13-13ko berdinketarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatia aurrenekoaren pareko hasi zen, vigotarren entsaioarekin. Ze­lai­an jokalari bat gehiago zu­ten galiziarrek momentu horretan, eta ondo aprobe­txatu ere, bigarren entsaioa egin baitzuten. Hernania­rrek ez zuten etsi, eta bigarren zatiaren erdialdera etorri zen trikoloreen erasoa. Jo­korik onena erakutsi zuten minutu horietan, eta Otae­gi­ren en­tsaioak borobildu zuen guztia. Aukera bazen oraindik, baina vigoterren bi zigor kolpek ekarri zuten partiduaren azkena: «epaileak, oso modu eztabaidagarrian, etxekoen aurka bi zigor kolpe pitatu zituen, eta Simon lapurtarrak biak gauzatu zituen» zioten errugbi elkartetik. Hernaniarrek, dena emateko bidean, entsaio berri bat lortu zuten Jon Olanoren eskutik. Baina denbora agortua zen eta aurkariak ondo itxi ziren atzoko lerroetan, emaitzari euste aldera. Hernanik defentsarako bo­nus puntua lortu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!