Gabonetako oporrak aprobetxatu eta auzotarrak elkartzeko aukera jarri du Gibelalde elkarteak datozen egunetan. Hasteko, Santo Tomas eguna ospatuko dute datorren larunbatean, hilak 21. Txistorra jateko aukera izango da Victor Hugo kaleko 4garren zenbakian, bertan jarriko baitute postua; 18:30etatik 21:00etara izango da aukera.
Olentzero panpin
lehiaketa, igandean
Sormena eta birziklatutako gaiak erabilita, olentzero panpinak egitea proposatu die Gibelaldek Lizeagako auzotarrei. Lehiaketa antolatu dute abenduaren 22an, eta maketak eguerdiko 12:00ak bitartean jasoko dituzte. Aurkeztutako lanak ikusgai izango dira 12:00etatik 13:00etara. Aipatutalo sormena eta birziklapena izango dituzte kontuan, irabazlea aukeratzeko.
Haurrentzako zinema
eta kontu kontalaria
haurrentzat
Eta ekintzekin bukatzeko, haurrei zuzendutako bi. Abenduaren 26an haurrentzako pelikula jarriko dute elkarteko egoitzan; 17:00etan. Urtarrilaren 3an berriz, kontu kontalaria izango da, 17:00etan baita ere. Lurrean esertzeko kojin bat eramatea gomendatu dute.