arnasa hartu zuen atzo Hernanik. Denboraldia kaxkar xamar hasi eta gero, hasi dira buelta ematen. Antzuola hartu zuten etxean, sailkapenean gertutik segitu beharreko taldea. Zubipe da beraien fuertea eta hori erakusten ari dira azken partiduetan. Nagusi izan ziren atzokoan, zelaian eta markagailuan, 3-1. Atzoko garaipenak hiru puntu gehiago eta lasaitasuna eman dio Hernaniri, taldea sailkapenaren erdialdera gerturatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!