sona haundia du Arrasateko akordeoi txapelketak, eta Hernani Musika Eskolak urtero izaten du ordezkaritza bertan. Joan den asteburuan jokatu zen aurtengo edizioa eta Hernaniko musikariek emaitza bikainak lortu zituzten: 9 domina.
10 urtera bitarteko ikasleek hiru domina lortu zituzten: Iker Valisek urrezko domina lortu zuen; eta Malen Arantzegik eta Uxue Muñozek zilarra. Adin tarte berean, A mailan, Elena Lizeagak urrea eskuratu zuen eta Irantzu Mujikak zilarra.
12 urtera bitarteko ikasleen artean, B hastapenetan, Eider Arozamenak jantzi zuen urrezko domina eta Irati Ugartek zilarrezkoa. Eta adin berarekin baina B mailan, Leire Balerdik zilarra lortu zuen. Azkenik, C hastapenetan, Leire Pedrok urrea lortu zuen.
Bukatzeko, Gipuzkoako Txapelketan, Sara Otaegik bosgarren postua lortu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!