Gabonetako jaialdia antolatu du aurten ere, Kantuz Abesbatzak. Hernaniko zazpi abesbatzek bina kanta abestuko dituzte: Parrokiko koruak, Goiz Eguzkik, Inmakulada ikastetxea, Ozenki, Musika Eskolako Abesbatza, Musika Eskolako Dakapo abesbatza eta Kantuz Abesbatza. Bakoitzaren emanaldia bukatuta, guztiek elkarrekin kantatuko dute abesti bat. San Joan Bataiatzailea parrokian izango da emanaldia, bihar, 20:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!