gogoz hartu zuten atzo hernaniar askok eta askok Santo Tomas festa. San Joan Konpartsak antolatuta, txistor pintxoak, bokadiloak eta batez ere taloak jan zituzten, Plaza Berrira gerturatu zirenek. Asko izan ziren janztera ere, animatu zirenak. Musika eta dantzaren tokea Kalez Kale Kantarik eta Ttarlak jarri zuten atzo. Eta iluntzean, erromeria izan zen, errematatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!