Mekanika arloko bi ikastaro debalde, urtarrilaren 7an hasita

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 15a, 01:00

Hernani BHIk bi ikastaro antolatu ditu Hobetuzek subentzionatuta. Mekanika arlokoak dira biak, debalde: Txirbil bidezko mekanizazio prozesuen kostua kalkulatzea eta Fabrikazio mekanikorako dokumentu teknikoak prestatzea, CAD-CAM programak erabilita. Biak urtarrilaren 7an ha­siko dira, eta arratsaldez emango dira, astelehenetik os­te­gu­nera, 17:30etatik 20:30­­etara. Izena emateko edo informazio gehiagorako: www.hernanibhi.com helbidean edo 943 55 19 58 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!