Txapelketako trena helmugara iritsi da, 13 geltoki pasa eta gero. Egindako bideari buruz galdetzeko zein hobea tren horretan igota joan dena baino. Hernaniko Kronikak Hernaniko bertso-eskolako parte
hartzaile guztiei galdetu die, eta erantzun hauek jaso ditu:
IÑAKI ZELAIA
Urte hasieratik
gogotik ekinda,
lagun arte bikainak
asko eraginda,
txapelketan bidaia
polita egin da.
Orain esku onetan
gaudela jakinda,
ia jartzen diogun
txapelaren ginda.
AGIN LABURU
Aurtengo txapelketak
zittun hiru fase,
bereizteko jarriyak
gaillur eta base.
Ni koxka bat beherago
geldittu naiz, ta ze?
Maialen, Aitor, Unai,
Zelaiak... ze klase!
Pribilegiatu bat naiz
danok bezelaxe.
UNAI AGIRRE
Lehenengua Txirritak
ez zan arlotia
hurruna Maialenek
gainera botia,
buru hobe batian
zail da egotia.
Txapelak Hernanin du
kabi egokia,
hirugarrenarentzat
badegu tokia.