Gipuzkoako Trinkete Txapelketa jokatuko dute gaurtik aurrera Hernaniko hamaika pelotarik. Kadetetan, Xabat Pagola eta Iñaki Urruzolak jokatuko dute; helburua, ikastea eta azken fasera sailkatzea. Jubeniletan Ekaitz Cisneros eta Suharri Rodriguezek hartuko dute parte; hauek ere fase finalerako pasea dute helburu eta Gipuzkoako selekzioan sartzea, GRAVN torneoa jokatzeko. Senior 1go mailan, Eñaut Esnaola eta Ioritz San Sebastianek jokatuko dute; Esnaola txapela irabazteko faboritoa da eta San Sebastianek atzeko postuetatik ihes egitea bilatzen du. Eta azkenik, Senior 2garren mailan jokatuko dute Iñaki Esnal, Ander Lopez, Markel Lizeaga, Egoitz Altuna eta Mikel Zurutuzak. Azken fasea jokatu eta mailaz igotzea izango dute guztiek, helburu.
Gaur txapelketako bost partidu jokatuko dira, Iruran: Oiarpe-X. Pagola (14:00) eta Urnieta-E.Cisneros (09:15). Eta Gaskan, 13:15etan, Egoitz Altuna-Alde Zaharra, Ander Lopez-Epele eta Mikel Zurutuza-Antigua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!