Hernani eta Vigok helburu berarekin neurtuko dituzte indarrak bihar: irabazi eta beheko postuetatik ihes egin. Hernanik beharrezkoa du garaipena, eta arerio zuzena izateak bereziki motibatzen dio. Bigarren itzuliaren hasiera konplikatua aurreikusten dute trikoloreek eta Landaren jokatuko diren partiduetan nagusitzea klabea izango da. Biharko neurketa, 12:00etan.
Gabonetara begira,
materiala salgai
Landaren partidua jokatzen den aldiro, errugbi taldearen materiala erosteko aukera izaten da bertan. Orain, Gabonei begira, pausu bat eman nahi izan du taldeak, eta herrira gerturatu. Denda zabaldu dute Kale Nagusiko 5garren zenbakian. Bertan, aukeran: sudaderak, txaketak, kamixetak, mantalak, baloiak, egutegiak, taldearen elastiko beltza eta trikolorea, poloak, bufandak, txapelak...
Urtarrilaren 5a arte izango da zabalik. Astez, 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara. Abenduaren 21 eta 24an eta urtarrilaren 5an goizez eta arratsaldez izango da zabalik.