«Partidistak dira, transparentzia gutxikoak eta bere kausa finantziatzeko erabiltzen dituzte»

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 15a, 01:00

Asteartean Udaleko are­to nagusian izango den Ple­noak bozkatuko ditu 2014ko au­rre­kontuak. Alderdi Sozia­lis­taren us­tez, aurrekontu par­tidistak dira, trans­pa­ren­tzia gutxikoak. Kronikara bi­dalitako prentsa ohar bidez, PSE-EEk jakinarazi du, au­rrekontuei osoko zu­zen­keta egin diela. Hori horrela, kon­tra bozkatuko dutela aurre­ratu dute. Puntuz puntu, ar­gibideak eman dituzte.

«Hernani kaltetua izan da Atez Atekoarekin»
Alderdi sozialista kritiko ager­tzen da aurrekontuan Atez Atekorako azaltzen den diru partidarekin: «Urte ho­ne­tan 1.583.000euro kos­ta­ko da Atez Atekoa; eta horri gehitu behar zaio San Mar­kori or­daindu behar zaizkion 235.000 euroak. Beraz, guz­tira 1.818.000 euro behar dira. Hernani kaltetua izan da sistema aldaketarekin. Atez atekoa jarri aurreko urtean, 2009an, hondakinak jasotze­ko aurrekontua 467.657 eu­ro­koa zen. Ez dugu ahaztu be­har, he­rritarrek euren pol­tsi­koe­tatik ordaintzen du­tela kos­tu hori. Eta oraindik erraus­tegia ix­tearen kalte or­daina eman behar da. Her­naniri 264.000 eu­ro da­goz­kio, hondakin tasa bi­dez ordainduko direnak».

«Langile gastua gutxitu liteke Udaleko langileekin»
Bilduk langile gastuetarako egiten duen aurreikuspena ere kritikatu du PSE-EEk pren­tsa oharrean. Dio 103.785 euro aurreikusten direla Go­bernu Taldeko konfiantzazko langileentzako: «gastu hori gu­txitu litekeela uste dugu, Udaleko langile propioak erabilita».

«Partidak, destinorik gabe»
Aurrekontuetan transpa­ren­tzia falta dagoela dio PSE-EEk ohar hasieratik. Azal­p­e­nean gehitu dute, destinorik gabeko partidak daudela aurrekon­tuan: «439.389 eurok ez dute destinorik. Aurre­kon­tuen ara­be­ra, 340.789 euro gastu ezber­dinetarako dira, 65.100 euro lan teknikoe­ta­rako, eta 33.500 kontratu ez­ber­di­net­arako». «Bere boto emaileentzako egiten du lana Bilduk» Hernaniar guztientzako lan egin beharrean, Bilduk bere boto emaileentzako egiten duela lan dio alderdi so­zia­listak: «120.000 euro aurrei­kusi dituzte, laguntza zuzen gisa, bere kausarako: 15.000 Udalbiltzarako; edo 90.000 euskal presoen familien­tza­ko. Lotsagarria iruditzen zai­gu dirua modu partidistan era­biltzea».

«Inbertsioetarako, 2.601.399 euro besterik ez»
Inbertsioetarako diru gutxi au­rreikusten dela ere kri­ti­ka­tu du PSE-EEk: «2.601.399 eu­ro aurreikusten ditu. Ha­rri­garria da, 110.000 euro Txi­lli­da pasealekua berritzeko au­­rreikusten dituela. Guk es­katzen diogu trafiko alda­ke­tak berriro aztertzeko, age­rian geratu baita eraginkor­ta­sun falta. Azkenik, Kara­bel­e­ko au­zorako prebisio falta ere sa­­la­t­u nahi dugu. Hasiera batean uholdeen kontrako le­zoia egiteko partida aurrei­kusten zen, eta kendu egin dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!