Auzo Batzarra gaur, kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 14a, 01:00

Urtea bukatzear den honetan, orain artekoaren berri eman eta etorkizunera begira dituzten asmoak azaldu nahi dizkie Ereñotzuko Auzo Udalak auzotarrei. Batzarra deitu dute, gaur 10:30etan, Kultur etxean; 4 puntu aztertuko dituzte. Auzotarrei dei egin die azaltzeko eta interesa duen guztiari abisua pasatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!