denboraldia kaxkar xamar hasi eta gero, Erregional Ohorezko taldea ari da errekuperatzen. Azken postuetatik ihes egitea lortu du, eta orain, arnasa hartzea dute helburu, hau da, tartea haunditzea. Horretarako aurkari perfektua izango dute gaur Zubipen (16:30), Antzuola. 17 punturekin dira antzuolatarrak, Hernanik baino 4 gehiago. Emakumezkoen Ligan, Hernanik Arratia hartuko du gaur Zubipen (18:30). Irabaziz gero, sailkapenean gora egiteko aukera ederra dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!