Txistor jatea gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 14a, 01:00

San Joan Konpartsak postua jarriko du, 10:00etatik 14:30etara. Kalez Kale Kantari eta Ttarlakoek girotuko dute herria. Arratsaldean, erromeria.

santo Tomas egunari astebetez aurrea hartu eta txistor jatea antolatu du gaur San Joan konpartsak. Bokadiloan, taloan, pintxoan... norberaren gustura dastatzeko aukera izango da, 10:00etatik 14:30etara. Kalez Kale Kantariko kideak 12:00etan aterako dira, euskal kantuez, herria girotzera. Eta Ttarlakoek kalejira antolatu dute, 12:30etan. Arratsaldean ere, dantzarako aukera izango da, Patxi eta konpainiaren erromeriarekin; Plaza Berrin, 18:30etatik 20:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!