Berrerabilpen Zentroak haurrentzako tailerrak eskainiko ditu Gabonetan, abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra. Goizetan izango dira, 08:00etatik 13:30etara, eta adinaren arabera bi talde egingo dira: 4-7 urtekoak, eta 8-12 urtekoak. Materialak berrerabiliko dira tailerretan, eta sormena lantzeko asmoarekin egingo dute. Inguruan ditugun gauzak nola erabili daitezkeen ikusiko dute haurrek: oihalak, ontziak, egurra, buztina, landareak... eta abar. Horretarako, artisau batek egingo ditu dinamizatzaile lanak.
Ordutegi eta egun ezberdinak
Aukeraren arabera tarifak ere ezberdinak izango dira. Aukera asko daude: astez nahi duenak aste osorako edo bi asterako apuntatu beharko du. Larunbatetan nahi duenak aparte apuntatu beharko du larunbatetan. Ordutegi aldetik, bi aukera: 08:00etatik 13:30etara hartuz gero, gosari eta guzti izango da. Gosaririk nahi ez dutenak apuntatu litezke 10:00etatik 13:30etara azaltzeko ere.
Deitu Berrerabilpen zentrora: 943 50 63 42 - 661 991 113.