19:00etan egin dute zita, Txema tabernan. Bihar futbol gaelikoa antolatu dute, Landaren.
neguko ekintzen bueltan, bi ekitaldi antolatu ditu asteburuan Banaiz Bagara elkarteak. Gaur kalebuelta eta afaria (8 euro) antolatu dituzte. Barry Manley irlandar-euskalduna izango da giroa jartzen arduraduna; 19:00etan egin dute zita, Txematik ateratzeko.
Bihar berriz, futbol gaelikoa probatzeko aukera izango da Landaren, goizeko 10:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!