Hernaniko bi bikotek Gipuzkoako bigarren mailako finalerdiak jokatuko dituzte gaur. Kadete mailan, Pagola eta Lazkanok Intxurre izango dute aurrean; partidu zaila espero da, baina maila ona dute hernaniarrek eta finalera sartzeko aukerak badituzte; Alegian, 19:00etan. Jubenil mailan, Cisneros eta Rodriguezek Arrasateko bikotearen kontra jokatuko dute, Arrasaten, 20:45etan. Ez da hernaniarren momentu onena, atzelaria eskuko minez baitago, baina partidua aurrera ateratzeko gai dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!