Saharara bidaltzeko janaria biltzen, ikastetxeetan, Biterin eta supermerkatuetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 13a, 01:00

Saharako kanpamenduetara janaria bidaltzeko kanpaina martxan jarri du Udalak, aurten ere. Herriko hiru puntutan hasiak dira janaria biltzen. Ikastetxeetan hilaren 20ra arte bilduko dute; eta Biterin eta supermerkatuetan urtarrilaren 10a arte. Janari guztia bildu eta sailkatzeko 12 egun izango dituzte, eta laguntza eskatu dute, bai janaria emateko eta baita biltzen laguntzeko.

Bestalde, datorren asteartean hitzaldia antolatu dute, Sahararen berri emateko. Biterin izango da, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!