Gipuzkoako Batel Liga urtarrilaren 11n hasiko da. Motorrak berotzen hasi eta aurredenboraldi gisa, Federazio Saria jokatuko dute Hernaniko arraunlariek datozen asteburuetan.
Hiru estropadatan jokatuko da: igandean eta abenduaren 29an Elorrabin, 11:00etan; eta abenduaren 22an Tolosan, 12:00etan. Kadete eta infantil mailako arraunlari gazteek hartuko dute parte.
Ligako aurreneko estropada, Loiolan
Gipuzkoako batel ligari hasiera emango dion estropada Loiolan jokatuko da eta aurten ere, Hernani izango da antolatzailea.