Mekanika arloko bi ikastaro, langile aktibo eta langabetuei zuzenduta

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 13a, 01:00

Bi ikastaro debalde egiteko aukera izango da urtarrilean, Hobetuzek subentzionatuta.

Bi ikastaroak mekanika arokoak dira, eta lanean dauden langileei nahiz langabetuei daude zuzenduta.

Ikastaroetako bat da: Txir­bil-harroketa bidezko mekanizazio prozesuen kostua kalkulatzea. Ikastaroa 40 ordukoa izango da.

Bigarren ikastaroa da: Fabrikazio mekanikorako dokumentu teknikoak prestatzea, CAD-CAM programak erabilita. 90 orduko ikastaroa izango da.

Urtarrilaren 7an hasita
Biak urtarrilaren 7an ha­siko dira, eta arratsaldez emango dira, astelehenetik os­te­gu­nera, 17:30etatik 20:30­­etara. Izena emateko edo informazio gehiagorako: www.hernanibhi.com helbidean edo 943 55 19 58 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!