2013ko urtea bukatzear den honetan, orain arteko balantzea egin eta etorkizuneko proiektuei buruz hitz egiteko garaia iritsi zaie Ereñotzuko Auzo Udalean. Guzti honen berri emateko Auzo Batzarra deitu dute bihar, 10:30etan, Ereñotzuko kultur etxean.
Lau punturen inguruan hitz egingo dute. Batetik, 2013 urteko jarduera eta diru kontuen inguruan. Asmo berrien artean: aparkalekuentzako eliza aldeko plazaren antolatzea, espaloia egiteko trafiko aldaketa fagollagan eta zebrabide konkordunak Ereñotzun eta Epelen. Beste gaien atalean, internetaren hedapena auzoan eta auzotarrek egindako eskaerak. Eta azkenik, eskari zerrenda.
Gaiek duten interesa ikusita, auzotarrei dei egin diete Batzarrera azaltzeko eta inguruko interesatuei abisua pasatzeko.