Kanpotik etorritakoei, bertan jaiotakoei, azken finean, interesa duen guztiari euskera modu sinplean erakusteko ahalegina egiten ari da Banaiz Bagara elkartea azken urtean: ikastaroak, tailerrak, irteerak, musika... modua erakargarria izatea bilatzen dute, eta geroz eta gehiago dira, antolatutako ekintzetan parte hartzera animatzen direnak.
Neguari begira, bi jarduera antolatu dituzte asteburuan Hernanin: bihar kantujira eta afaria, eta etzi fubol gaelikoa.
Irlandes eta euskaldun musika nahastuko ditu bihar Barry Manleyek. Irldandarra da jaiotzez, baina 26 urte daramazki Euskal Herian bizitzen. Etorri eta bertako hizkuntza ikasi izanaren adibideetako bat da Marley. Azken 4-5 urteetan saio ezberdinak eskaintzen ditu, jendea motibatzeko gogoz: kantu saioak, bakarrizketak... Biharkoan kalebuelta egingo dute, 19:00etan, Txema tabernatik abiatuta. Ondoren, afaltzera elkartuko dira. Prezioa, 8 euro.
Futbol gaelikoa,
errugbiaren oso antzekoa
Igandeko kirol saioa izango da aurtengo berrikuntzetako bat. Futbol gaelikoa ikasteko aukera jarri dute, errugbi elkartearen laguntza eta elkarlanarekin. Irlandako bigarren kirola da futbol gaelikoa, eta errugbi elkartetik azaldu dutenez, parekotasun asko ditu errugbiarekin. Irlandan Konterrien arteko txapelketek milaka ikusle elkartzen dituzte urtero; kirol nazionala da, garrantzitsuenetakoa. Errugbi elkartetik dei berezia egin diete herritarrei, Landarera gerturatzeko. Probatu eta ezagutzeko aukera izango da, 10:00etan hasita. Informazio gehiagorako: www.gaa.ie.
Izen ematea, zabalik
Bi ekintzetan parte hartzeko izena ematea komeni da, aldez aurretik. Bi aukera daude: banaiga@gmail.com edo 645 733 818.