«Diru sarrerak puztuta daude eta inbertsioak egitea zaila ikusten dugu»

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 12a, 01:00

EAJk 2014ko aurrekontuari osoko zuzenketa egin dio, eta berau puntuz puntu azaldu du Kronikara bidalitako prentsa oharrean.

Inbertsioetarako diru partida, diru sarreren atala, sortutako lanpostuak... EAJk 2014ko aurrekontuari osoko zuzenketa egin dio. Puntuz puntu azaltzen ditu zuzenketa horiek, Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Alder­diak dio, asmo asko ageri direla aurrekontuan, baina errealitatetik urruti daudela.

Hamar punturi, zuzenketa
Diru sarreren kapituluari dagokionean, EAJk dio, puztuta dagoela: «Foru funtsaren aportazioa %7,4 igotzea aurreikusten da; 2013an ere, %7,74 igotzea aurreikusten zen eta %2,20 jaitsi zen. Diru sarreren kapitulua erreala izatea eskatzen dugu».
Ohiko transferentzien ka­suan, presoen familientzat 90.000 euro aurreikusten d­i­rela dio EAJk: «gehiegizkoa dela uste dugu, garraio publikorako, Haur Eskola­ra­ko edo berdintasunerako bai­no diru partida haundiagoa baita. Egokitzea eskatzen dugu».
Hondakinen gestioan, «1.533.000 euroko partida dago Garbitaniari ordaintzeko eta 50.000koa Atez Ate­korako. Eskatzen dugu Hon­dakinak 5garren edo 6garren edukion­tzia jarrita biltzea; azken hori konpresa eta pixoihalentzat da. Urtean 1.050.000 euro aurreztuko lirateke».
Gastu juridikoei dagokienean, EAJk dio 30.000 euroko partida dagoela; «partida irekia mantetzea eskatzen dugu».
Gobernu Taldearen aholkulari eta langileentzako diru partida mantendu egiten dela dio EAJk, eta aurten, kostua, 180.000 eurokoa izan dela: «prentsa arduradunari lan orduak igo zaizkio, Alka­tearen idazkaria mantentzen da, abokatua eta arkitektoa ere badute, eta harrigarria da oraindik area-aholkularia man­­tentzea. Udaltzaingo bu­rua ere, mantendu egiten da. Es­kat­zen dugu postu hauek desagertu eta funtzionarioekin lan egitea»
Estudio, proiektu... berriak egiteko garairik onena ez da EAJren ustez: «195.000 euro aurreikusten dira horreta­rako, eta Udalak lehendik ere baditu exekutatu gabe daudenak. Partida hori irekia mantentzea eskatzen dugu».
Kooperazio arloan, eska­tzen dute munduan lan honetan dabiltzan hernaniarrei lagun­tzeko partida bat aurreikustea, «%25a horretara bideratzea eskatzen dugu».
2009ko apirilaren 20ko Al­katearen dekretazoak sortutako ondorioak oraindik ere na­bari direla dio EAJk: «au­rre­kontuetan kirol arloko langileei zor zaizkien ordainketak aurreikustea eskatzen dugu».
Inbertsioei dagokienean, al­­­derdiak dio sinestezina dela pentsatzea urte berean proiek­tuak egin eta exekutatuko direla, tartean, igogailua, Txi­llida pasealekua...: «Tilose­ta eta Pla­za konpontzea eskatzen du­gu, proiektua eginda dago eta».
Azkenik, igerileku irekietarako diru partida aurreikustea eskatzen du EAJk. Dio 6 urteetan ez dela ezer egin taberna-jatetxea jartzeko «eraikina egokitu eta lehiaketa publikora ateratzea eskatzen dugu».  yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!