Kotxeen parabrisetan jarri zituzten, Hernani Txartela promozionatzeko.
Hernani Txartela promozionatzeko kanpainaren barruan, publizitatea jarri zuten atzo Udalak eta Berriak elkarteak herriko kotxeetako parabrisetan.
Publizitateak berde koloreko isun itxura zuen, eta bertan jartzen zuen, debaldeko isuna zela, herritarren txartela ez edukitzeagatik jarria. Sortutako erreakzioa medio, Udalak eta Berriak elkarteak barkamena eskatu nahi die herritarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!