Hernanin taldea martxan jartzeko, hitzaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 12a, 01:00

Aurkezpen hitzaldia emango dute Jon Ugarte eta Juankar Ioldik, Udaleko areto nagusian.

Preso eta iheslari izan direnei laguntzeko Harrera El­kartea sortu da. Hernanin bertan taldea jarri nahi dute martxan, eta nondik norakoak azaltzeko hitzaldia antolatu dute gaur. Jon Ugarte eta Juankar Ioldik emango dute, Udaleko areto nagusian, arratsaldeko 19:30etan.

Taldea, herritarrei irekia
Harrera elkarteak urte eta er­di­ko ibilbidea du, eta preso ohien iniziatibaz sortu zen; go­goratu nahi dute ordea, he­rritar guztiei dagoela irekia. As­mo eta eginkizun nagusia da, preso eta iheslari izan direnei laguntzea gizartean egoki­tzeko sortzen zaizkien arazoekin; zailtasunak bideratzen la­gun­tzea, alegia. Al­da­ketak iza­ten dira arazo na­gusia, ba­tetik preso bakoitzak bere buruarekiko izan dituen aldaketak; eta bestetik, gizarteak be­re garapenean izan dituenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!