GIPUZKOAKO DYAk 40 urte bete dituela eta, denbora honetan jaso duten laguntza eskertu nahi dute. Debalde, ekintza ezberdinak ari dira burutzen: ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak... Eta horien artean, osasun azterketak. DYAk hipertentsio arteriala eta diabetesa bezalako gaitzak goiz antzematen lagundu nahi du. Hori horrela, debaldeko osasun azterketak egingo dituzte bihar, Urbieta kalean, feria ondoan; 11:00etatik 13:00etara. Bertan neurtuko dituzte bizi konstanteak, tentsio arteriala, pultsua, oxigenoa... eta osasun aholkuak emango dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!