Ostiralean jokatuko da txapelketa eta izen-ematea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2013ko abe. 11a, 01:00

Errugbi elkarteak mus txapelketa antolatu du hirugarren urtez jarraian. Tximista Mus Txapelketa lau erregetara jokatuko da ostiralean, Landaren, 22:00etan hasita. Txapelketan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena. Aukera jarri dute Zintzarrin, Ekosen, Atxurren, Tripon­tzin eta Kixkalen; egunean bertan ere eman liteke, 21:30­ak bitartean. Gehienez, 32 bikotek hartu dezakete parte txapelketan, eta prezioa, bie­na, 20 eu­rokoa da.

Sariak, aurreneko lauentzat
Txapelketako lau bikote onenentzat sari ederrak izango dira aurten ere. Txapela, 2 ca­va botila, 2 bazkari eta 2 whisky botila, irabazleen­tzat. Bigarren bikoteak jasoko ditu: oroigarria, 2 gazta, kiloko 2 txuleta, 2 ardo botila eta 2 ron botila. Hirugarre­n­a­rentzat izango dira: Alejan­dro txorizo sorta, mendiko 2 bastoi, 2 cava botila, eta 2 garagardo kaxa. Azkenik, laugarren sailkatuek jasoko dute: 2 gazta, 2 ardo botila eta 2 Cava botila.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!