Goizuetako Udalak Eguzkirekin elkarlanean, hitzaldia eta erakusketa antolatu ditu datozen egunetan. Iñaki Aizpuru biologoak emango du hitzaldia. Mendi eta herri basoak gestionatzeko oinarri berriez ariko da Aizpuru, Añarbe, Artikutza eta Bertizeko kasuak kontuan izanda. Hitzaldia ostiralean izango da, hilaren 13an, Goizuetako Udaleko Ganbaran; 19:30etan.
Añarbeko basoak, fauna, ura... erakusketan
Añarbeko baso erreserba berriaren ingurukoa izango da erakusketa, Aiako Harriko Parke Naturalean dagoenarena. Añarbeko basoak, fauna, ura... dira besteak beste, erakusketan lantzen diren gaiak. Egunero egongo da ikusgai, Goizuetako Udaleko ganbaran, 17:00etatik 19:30etara. Abenduaren 13tik 21era izango da ikusteko aukera.