Urteroko errebisioa egiteko garaia iritsi da. Eusko Jaurlaritzak ihes kimikoen simulakroa egingo du bihar, eguerdiko 12:30ak inguruan. Sirenak martxan jartzen dira lantegi kimikoetatik gertuen bizi diren herritarrei laino toxikoaz ohartarazteko. Udaletik gogoratu nahi dute simulakroa dela, eta bilatzen dela, urrutitik aktibatzen den sistema ondo dabilen ikustea. Hori horrela, gogoratu dute bizilagunek ez dutela inongo neurririk hartu behar, hau da: etxean geratzea, ateak eta pertsianak ixtea, haize egokituko aparatuak itzaltzea... txistu-hotsa jarraian entzun arte. Sirenak entzungo dira KEM ONE (lehen Arkema) eta Electroquimica de Hernanitik kilometro eta erdiko erradioan.
Segurtasuna, helburu
Udaletik jakinarazi dute, saio hauen helburu nagusia dela, larrialdi kimikoen aurrean, herritarren segurtasuna ziurtatzea.